miércoles, 4 de noviembre de 2009


Gizarteak, pertsona eredu perfectuak sortu nahi ditu. Ez du "ezberdinik" nahi, guztiok berdinak izan behar garelako, gizartearen parte izateko. Ikuspegi honek eskolan ere badu eraginik. Sexu hezkuntza egiten denean gehien lantzen diren irudiak zakilak eta aluak dira eta harreman sexualei buruz hitz egitean koitoari buruz hitz egiten da. Guzti honek pertsonen aukerak mugatzen ditu eta ez du batere laguntze bere garapenean. Horrez gain, materiala, ipuinak, marrazkiak eta hizkuntza bera ere heterosexita da. Beraz haurrak igurikapen heterosexualean hezten ari gara.

Zorionez, egoera aldatzen hasi da. Pertsona bakoitza BAKARRA ETA BEREZIA da eta den modukoa ERRESPETATU behar da.

Hortaz, eskolak, pertsona bakoitzaren bereizgarritasunei buruz hitz egin behar du. Pertsona bakoitza berezia denez gero, errespetuz, maitatu, ulertu, babestu eta lagundu behar diogu.

Eskolak asko lagundu dezake pertsona askoren frustrazioekin amaitzeko. Horregatik familia eredu ezberdinak irakatsi behar ditu, normaltzat hartuz.

Gaur egun, badira merkatuan familia eredu ezberdinei buruz hitz egiten duten umeei zuzendutako liburu-bildumak. Esate baterako, Pirritx eta Porrotx pailazoek kaleratu duten "Familia mila kolore" ipuin bilduma. Ipuin ezberdinetan zehar, familia tradizionalaz gain beste familia eredu ezberdinal azaltzen dira. (bi ama dituen umeak, banandutako gurasoak dituena...) Ipuinez gain, karta jokoak ere kaleratu dituzte.
Horrelako materialak oso erabilgarriak izan daitezke eskolan erabiltzeko.

No hay comentarios: