domingo, 8 de noviembre de 2009

INTELIGENTZIA EMOZIONALA

Eskolak ez du bakarrik inteligentzia matematikoa eta linguistikoa landu behar. Horrez gain, ezinbestekoa ikusten dugu umeak beste inteligentzia "abstraktuagoa" garatzea; inteligentzia emozionala, hain zuzen ere.
Zeri deritzogu inteligentzia emozionala?

Azken finean, gure bizitza osoan aurrera egiteko, bizi- kalitate ona lortzeko eta pertsona hobeagoak izateko, emozioekin lan egitea beharrezkoa da. Era berean, eskolak funtzezko papera betetzen du, eta eskolak ere ikasi beharko du nola hezi behar dituen umeak ikuspegi horretatik eta zelako trebeziak lortu behar dituen ikasle bakoitzak; adierazpena hobetzea, besteei ulertzea, erabaki pertsonalak hartzea, arazo interpertsonalak konpontzeko estrategia sozialak erabiltzea, portaera arauak barneratzea...besteak beste.
Bizitzako hasierako urteetan egituratzen da modu zuzenean emozioen mundua. Beraz, hasiera hasieratik landu beharko genuke sentimenduen mundu "ezezaguna" .

No hay comentarios: