viernes, 23 de octubre de 2009

FAMILIA EREDU TRADIZIONALA, ESKOLAN.

Eskolan gehienek ez dituzte oraindik sexu izate ezberdinen inguruko azalpenak ematen, eta emanten badituzte, nerabezarotik aurrera ematen dituzte.
Baina, zer zentzu du nerabezaroan sexu aniztasunari buruz hitz egiteak ordu arte jaso den guztia marko heterosexual batean kokatua izan bada?
Familia tradizionalaren eredua bultzatzen da eta eredu honetatik kanpo gelditzen diren "ezberdinei" buruz ez da ezer esaten edota sarri askotan, pertsona hauek baztertu egiten dira.

" Eskolan ez zidan inoiz lagundu, oso tradizionala zen eta. Eskola giroan ez nintzen babesturik sentitzen. Ikaskideek irakaslearen aurrean iraitzen nindutenean, irakaslea mutu gelditzen zen eta beste albo batera begiratzen zuen, ezer ere gertatuko ez balitz bezala. Nik ez nuen ezer ulertzen.
Honek eragin zuzena izan zuen nire ikasketan eta emaitzetan; hasieran ikasle ona banintzen, kontu honen eraginez asko desmotibatu nintzen emaitzak okertuz.
Gogoratzen dut bereziki irakasle bat. Gizon loditsua zen eta oso fededuna. Apaiza zirudien, beti jainkoari buruzmintzatzen baitzitzaigun. Ikaskideek iraintzen ninduten bakoitzean, irribarre zabal bat marrazten zitzaion aurpegian. Irribarre horrek nire ikaskideen konfiantza areagotzen zuen. Irribarre hori luzaroan nire amesgaiztoetan agertu izan da.

Zergatik ez zuen ezer egiten ni defendatzeko?
...

No hay comentarios: