martes, 1 de diciembre de 2009
martes, 17 de noviembre de 2009
Karmele andereñoa
Check out this SlideShare Presentation:
Karmele andereñoa
View more presentations from Laskorain Ikastola.
miércoles, 11 de noviembre de 2009
martes, 10 de noviembre de 2009
domingo, 8 de noviembre de 2009
Hona hemen, adimen emozionalari buruzko bi artikulu:
1) Emozioak bizitzen ikastea.
2) Adimen emozionala, autokontrolpean aurreratzen
1) Emozioak bizitzen ikastea.
2) Adimen emozionala, autokontrolpean aurreratzen
INTELIGENTZIA EMOZIONALA
Eskolak ez du bakarrik inteligentzia matematikoa eta linguistikoa landu behar. Horrez gain, ezinbestekoa ikusten dugu umeak beste inteligentzia "abstraktuagoa" garatzea; inteligentzia emozionala, hain zuzen ere.
Zeri deritzogu inteligentzia emozionala?
Azken finean, gure bizitza osoan aurrera egiteko, bizi- kalitate ona lortzeko eta pertsona hobeagoak izateko, emozioekin lan egitea beharrezkoa da. Era berean, eskolak funtzezko papera betetzen du, eta eskolak ere ikasi beharko du nola hezi behar dituen umeak ikuspegi horretatik eta zelako trebeziak lortu behar dituen ikasle bakoitzak; adierazpena hobetzea, besteei ulertzea, erabaki pertsonalak hartzea, arazo interpertsonalak konpontzeko estrategia sozialak erabiltzea, portaera arauak barneratzea...besteak beste.
Bizitzako hasierako urteetan egituratzen da modu zuzenean emozioen mundua. Beraz, hasiera hasieratik landu beharko genuke sentimenduen mundu "ezezaguna" .

miércoles, 4 de noviembre de 2009
Gizarteak, pertsona eredu perfectuak sortu nahi ditu. Ez du "ezberdinik" nahi, guztiok berdinak izan behar garelako, gizartearen parte izateko. Ikuspegi honek eskolan ere badu eraginik. Sexu hezkuntza egiten denean gehien lantzen diren irudiak zakilak eta aluak dira eta harreman sexualei buruz hitz egitean koitoari buruz hitz egiten da. Guzti honek pertsonen aukerak mugatzen ditu eta ez du batere laguntze bere garapenean. Horrez gain, materiala, ipuinak, marrazkiak eta hizkuntza bera ere heterosexita da. Beraz haurrak igurikapen heterosexualean hezten ari gara.
Zorionez, egoera aldatzen hasi da. Pertsona bakoitza BAKARRA ETA BEREZIA da eta den modukoa ERRESPETATU behar da.
Hortaz, eskolak, pertsona bakoitzaren bereizgarritasunei buruz hitz egin behar du. Pertsona bakoitza berezia denez gero, errespetuz, maitatu, ulertu, babestu eta lagundu behar diogu.
Eskolak asko lagundu dezake pertsona askoren frustrazioekin amaitzeko. Horregatik familia eredu ezberdinak irakatsi behar ditu, normaltzat hartuz.
Gaur egun, badira merkatuan familia eredu ezberdinei buruz hitz egiten duten umeei zuzendutako liburu-bildumak. Esate baterako, Pirritx eta Porrotx pailazoek kaleratu duten "Familia mila kolore" ipuin bilduma. Ipuin ezberdinetan zehar, familia tradizionalaz gain beste familia eredu ezberdinal azaltzen dira. (bi ama dituen umeak, banandutako gurasoak dituena...) Ipuinez gain, karta jokoak ere kaleratu dituzte.
Horrelako materialak oso erabilgarriak izan daitezke eskolan erabiltzeko.
miércoles, 28 de octubre de 2009
SARRERA:
Eskolan pertsonak bizi dira.
Pertsonak sentimenduz osaturik gaude eta horiek ere paper handi bat betetzen dute gure eskoletan.
Sentimenduak edo adimen emozionalak guztiz baldintzatzen du gure garapenean eskola garaian; bai pertsona bezala, bai ikasle bezala.
Umeak sentitzeko, adierazteko eta BIZITZEKO modu propioa eta bakarra du, horregatik elkar errespetuz zaindu behar gara.
Eskolan ez dugu bakarrik matematika edo historia ikasten, PERTSONA izatea ere ikasi eta irakatsi behar du.
Azken finean, "arbela" honen bidez esan nahi duda da, eskolan sentimenduak funtsezko papera betetzen dutela eta horregatik umeen sentimenduz ere ardueratu behar gara.
ONGI ETORRI!!
Kaixo Laura naiz, Musika Hezkuntzako ikaslea.
Aurten ikasgai berri bat topatu dut bidean: Hezkuntzan aplikaturiko teknologia berriak, eta lehenengo lana Blog bat egitea da.
Hasieran asko beldurtu nintzen, nik teknologia berriei buruzko jakintza gutxi baititut. Blog bat?nik?puffff oso beltza ikusi nuen dena, baina pazientziarekin eta froga asko eginez gero gauzak poliki-poliki lortzen dira.
Prest nago ikasteko eta mometuz Blog-a sortuta dago. Orain "forma" emateko garaia iritsi zait. Beraz...AURRERA!!!

martes, 27 de octubre de 2009
domingo, 25 de octubre de 2009
LEKUZ KANPO.
Mutil eta neska heterosexual asko, lekuz kanpo sentiru dira eskola garaian. Ume eta gazte asko galdurik sentitu dira eta babes barik, ezin dutelako eskolan ikasitako familia eredu horren barruan euren burua kokatu. Eredu horren parte izateko, euren sentimenduen aurka jokatu dute eta harreman heterosexualak izan dituzte. Gehienek harreman hauek frustrazioz bizi izan dituzte.
" 12 edo 13 urterekin mutilek erakartzen nindutela ohartzen hasi nintzen. Neskekin gustuta eta babesturik sentitzen nintzen, baina ez nuen magia hori sentitzen. Uste nuen, gaixotasun bat edo antzekozer edo zer neukala. Ez nuen ezberdina izan nahi, eta ondorioz, nire sentimenduak alboratu nituen.
Bi neskekin egon nintzen. Bi esperientzia txarrak izan ziren.
Azkenean, mutilak gustatzen zitzaizkidala eta horrek erremediorik ez zuela ohartu nintzen."
Ausardiaz jokatu dute askok gizarteak markaturiko eredu horrekin amaitzeko.
Armairu askoren ateak ireki dira; baita Anderrena ere.
viernes, 23 de octubre de 2009
FAMILIA EREDU TRADIZIONALA, ESKOLAN.
Eskolan gehienek ez dituzte oraindik sexu izate ezberdinen inguruko azalpenak ematen, eta emanten badituzte, nerabezarotik aurrera ematen dituzte.
Baina, zer zentzu du nerabezaroan sexu aniztasunari buruz hitz egiteak ordu arte jaso den guztia marko heterosexual batean kokatua izan bada?
Familia tradizionalaren eredua bultzatzen da eta eredu honetatik kanpo gelditzen diren "ezberdinei" buruz ez da ezer esaten edota sarri askotan, pertsona hauek baztertu egiten dira.
" Eskolan ez zidan inoiz lagundu, oso tradizionala zen eta. Eskola giroan ez nintzen babesturik sentitzen. Ikaskideek irakaslearen aurrean iraitzen nindutenean, irakaslea mutu gelditzen zen eta beste albo batera begiratzen zuen, ezer ere gertatuko ez balitz bezala. Nik ez nuen ezer ulertzen.
Honek eragin zuzena izan zuen nire ikasketan eta emaitzetan; hasieran ikasle ona banintzen, kontu honen eraginez asko desmotibatu nintzen emaitzak okertuz.
Gogoratzen dut bereziki irakasle bat. Gizon loditsua zen eta oso fededuna. Apaiza zirudien, beti jainkoari buruzmintzatzen baitzitzaigun. Ikaskideek iraintzen ninduten bakoitzean, irribarre zabal bat marrazten zitzaion aurpegian. Irribarre horrek nire ikaskideen konfiantza areagotzen zuen. Irribarre hori luzaroan nire amesgaiztoetan agertu izan da.
Zergatik ez zuen ezer egiten ni defendatzeko?
...

martes, 20 de octubre de 2009
ANDER.
Ander 24 urteko gazte homosexula da.
Bere izate sexualak oztopoz bete du bere bizitza. Bide luzea egin du eta lortu du azkenean "homosexuala naiz" esatea.
"Txikitatik EZBERDINA sentitzen nintzen. Ezin nuen nire burua inon kokatu, uste nuen zerbait arraroa gertatzen zitzaidala eta ez nintzela sekula mundu honetan lekutuko. Gogoratzen dut ez nituela lagun asko, bi baino ez: Amaia eta Nekane. Mutilekin ez nintzen eroso sentitzen, asko izutzen ninduen beraiekin harremantzeak. Gainera, mutilen taldean ez ninduten inoz onartu; beti ibiltzen ziren ni izorratzen "maricón" eta tankerako hitzekin irainduz.
BELDURrez joaten nintzen egunero eskolara. Ez nuen eskolara joan nahi, eskola gorroto nuen.
Gazte homosexual askok, Anderrek bizitzako esperiantziak bizi izan dituzte.
Kasualitatea ote? EZ.

miércoles, 14 de octubre de 2009
Pertsona bakoitzak sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko modu propioa du, pertsona berezi eta bakar eginez. Horrela, ezaugarri ezberdinek osatzen gaituzte eta sexualitatea ere, desberdina da pertsona bakoitzarengan. Horregatik, pertsona bakoitzak sexualitatea bat dela esaten da.
Gauzak horrela, eskasa da orainarte eskolan nahiz gizartean bultzatu den eredua, eredu heterosexuala, hain zuzen ere.
Normalizatua dagoen gaia dela uste dugun arren, oraindik gauza asko egiteko daude.
Hezitzaile garen heinean, bizitzan zehar mota askotako sexualitateekin topatuko gara, modu berean hazi eta hezteko ESKUBIDEA dutenak.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)